Zaldai Mendi Taldea Zaldai Mendi Taldea Zaldai Mendi Taldea
close
  • HASIERA
  • Kluba
  • Bazkide egin / Federatu
  • Iurretako Mendi Martxa
  • Ekintzak
    • Gallandara Igoera
    • Mendi Erronka
    • Basatzan / Angelman
    • Umeentazko Mendi Irteerak
    • Mugarriz Mugarri Iurreta
    • Mendi Astea
  • Bideoak
Animatu zaitez!

Taldera batu, bazkide egin eta gurekin Federatu

Apuntatu hemen
0
Aurrekariak

Abadetkea Gaztezkaren garaian, gazte talde batek Zaldai Mendi Taldea sortu zuen. Istripu baten ondorioz Abadetxeak su hartu arte.

0
Zaldai Mendi Taldea berpiztuz

2010-ean udaberrian, mendia gustuko zuen taldetxo bat batu eta hala nola mendi talde bat sortzeko ideiari forma emateari ekin zion.

Zaldai Mendi Taldea Iurretan mendizaletasuna bultzatzeko denon eskura dagoen tresna bat da eta mendia herrira hurbiltzeko asmoarekin, gonbidapena luzatu nahi dizuegu gurekin batera bidea elkarrekin egitera.

BILAKAERA:

Mendi taldeari izena ematen dion errekatxoak bezala, Zaldai Mendi Taldeak badu bere ibilbide propioa:

Berriztu aurreko Abadetxea Gaztetxearen garaian, gazte talde batek Zaldai Mendi Taldea sortu zuen. Autogestioa lagun, rokodromo bat eraiki zen bertan eta hainbat ekintza burutu ziren belaunaldi berriek jarraipena emanez. Zoritxarrez istripu baten ondorioz, Abadetxeak su hartu zuen (2006-12-31), mendi taldearen proiektu polit hura itzaliz.

Gerora, Abadetxearen garaiko bizipen haiek gogoan hartuta eta Iurretan mendiaz gozatzeko aisialdiak zuen hutsunea ikusita 2010eko udaberrian, mendia gustoko zuen gazte talde bat elkartu eta hala nola mendi talde bat sortzeko ideiari forma emateari ekin zitzaion.

Hau horrela, berriro Zaldai Mendi Taldea herrira zabaltzeko asmoarekin Iurretako I. Mendi Martxa antolatu zen San Migel Jaien atarian ( 2010-09-25) jai batzordearen laguntzarekin.

Eguraldia tarteko, guztiz ekimen arrakastatsua izan ez bazen ere, jendearen prestutasunak eta animoek, aurrera jarraitzeko indarrez bete eta Iurretan mendi talde bat martxan jartzea posible zela ikusi zen, gerora urteetan zehar ekintza desberdinez osatutako ibilbide oparoa osatuz…

Laguntzaileak

@2025 Zaldai Mendi Taldea